genero indarkeria

Bost gizon atxilotu dituzte Bilbo, Barakaldo eta Gasteizen, genero indarkeria egotzita

2012ko urtarrilaren 3a
14:17
Entzun

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Bilbon, atzo hirian bertan izandako genero indarkeria delitu batekin lotuta dagoelakoan. Emakumeak Basurtura ospitalera jo zuen, eta salaketa jarri ostean jarri zen Ertzaintza erasotzailearen bila.

Bilbon 58 gizon bat ere atxilotu dute, neska-lagun ohiari heriotza mehatxuak egin dizkiola leporatuta. Urruntze agindua hautsi izana ere egotzi diote.

Barakaldon ere bi gizon atxilotu dituzte. Batetik, 46 urtekoa, bikotekidea jo egin duelakoan. Biktima osasun zentro batera eraman behar izan dute. Bestetik, 40 urtekoa, bikotekidearen aurkako ustezko mehatxuengatik.

Gasteizen, neska-lagun izandakoari muturrekoak jo dizkiolakoan, 39 urteko gizon bat atzeman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.