emakumeen aurkako indarkeria

Bost gizonezko atxilotu dituzte, bikotekideak jotzea egotzita

Bizkaian eta Nafarroan gertatu dira ustezko eraso horiek.

2009ko ekainaren 8a
19:14
Entzun
Bilboko udaltzainek 31 urteko gizonezko bat -A.E.M.L.- atxilotu zuten atzo, neska-laguna jo egin zuela egotzita. Ustezko erasoa larunbat gauean izan zen, Salcedo kaleko etxebizitza batean. Etxeko jabeak eman zien abisua udaltzainei, eta han atzeman zuten gizonezkoa.

Biktimak poliziei esan zien bikotekideak jo egin zuela, baina ez zuen parte sartu. Medikuarengana joaterik ere ez zuen gura izan emakumezkoak.

Atzo 30 urteko I.I.M.C. gizonezkoa atxilotu zuten Cascanten (Nafarroa) ustezbikotekideari eraso egin ziolakoan. Emakumeak jarri zuen ustezko erasotzailearen aurkako salaketa.

Herenegun Barañainen (Nafarroa) emakume batek bikotekidearen aurkako salaketa ezarri zuen, horrek eraso egin ziola argudiatuta. Ustezko erasotzailea, 31 urteko C.M.H.W. emakumeen aurkako indarkeria egotzita atxilotu zuten.

31 urteko beste gizon bat atxilotu zuten herenegun Orkoienen (Nafarroa), bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan.Ustezko biktimak jarri zuen gizonaren aurkako salaketa eta 2008tik tratu txar psikologikoak jasaten zituela azaldu zuen. A.H.H. da atxilotutako gizonezkoa.

Ekainaren 1ean Irurtzunen (Nafarroa) senarraren aurkako salaketa ezarri zuen emakume batek, harek jo egiten zuela argudiatuta. Ustezko biktimak gizonak behin baino gehiagotan mehatxatzen zuela adierazi zuen. Guardia Zibilak 32 urteko A.A.R. atxilotu zuen emakumeen aurkako indarkeria egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.