Udaltzaingoak gizon bat atxilotu duBilbon, genero indarkeria egotzita. Gertaera 06:00ak aldera izan da Cortes kalean. 37 urteko E.F.A. 33 urteko bikotekideari aurpegian kolpeka hasi zaio. Erasoa eragotzi nahi izan duen gizon bat ere jo du: aurpegian kolpatu du, eta, gainera, aiztoz erasotzeko ahalegina egin du.
Joan den larunbatean,berriz,22:30ak aldera, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen Gasteizen Venezuela eta Guatemala kaleen parean, ustez emazteari erasotzeagatik. Lekukoek jakinarazi zutenez, 33 urteko gizonezkoak beraren kotxearekin nahita jo zuen emaztearena. Ondoren emakumea ibilgailutik herrestan atera zion, eta irainka hasi zitzaion. Emakumeak adierazi zuenez senarrak belaunean ostikada bat eman zion, eta jarraian belarrondoko bat. Gainera aurretik ere eraso diola esan zuen emakumeak.
Bestalde, igande goizaldean, 04:00ak aldera, Gasteizko Udaltzaingoak gizon baten deia jaso zuen. Gizonak esan zuenez salaketa bat jarri nahi zuen ustez bere emazteak eta alabak eraso ziotelako. Poliziak etxera ailegatzean gizona edanda aurkitu zuten, eskuko hatz koskorrakodolduak zeukala. 51 urteko gizonezkoa etxean bakarrik zegoen, eta azkenean egia aitortu zuen. Gizonak bere emazteari eraso zion buruan zeramizkako irudi batekin, eta gainera belarrondoko bat eman zion. Udaltzainek emazteari telefonoz deitu zioten, eta azken horrek larrialdi zerbitzu batean zegoela esan zien. Emakumeak adierazi zuenez bere senarrak jo eta iraindu egin zuen, eta labanarekin mehatxu egin ere bai.
Nafarroan, berriz, bi gizonezko atxilotu dituzte sexu gehiegikeriengatik. Lehenengo atxiloketa pasa den asteazkenean izan zen. Lizarrako 43 urteko auzokide bat atxilotu zuen poliziak sexu gehiegikeriak egotzita. Rincon del Sotoko (Errioxa) auzokidea zen 24 urteko emakumea. Gazteak gizonak bortxatu ziola salatu zuen, Acedo- Lodosa (NA- 129) errepidearen arroila batean zegoela jakinaraziz. Poliziek berarengana gerturatu, eta emakumea Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalera eraman zuen.Geroago poliziek emakumearen salaketa jaso zuten. Bertan heriotza mehatxuak eta kotxe batean bere borondatearen kontra egon zela salatu zuen emakumeak. Ikerketa abiatu ondoren poliziek ustezko erasotzailea atxilotu zuen Azkoien (Nafarroa) inguruan, eta jarraian Iruñeko polizi etxera eraman zuten. Ikerketaren xehetasunak ezagutu ostean epailearen aurrera eraman zuten.
Bigarren atxilotua, aldiz, 42 urteko iruindarra da. Pasa den ostegunean atxilotu zuten adin txikiko bati ustez sexu gehiegikeriak egiteagatik. Gaztearen amak jarri zuen salaketa. Antza denez, gazteak gizon batekin elkartzekoa zen azken honek bere umeei zaintzeko lana proposatu ziolakoan. Gazteak kokalekura heldu, eta gizonezkoak kale etxeko gune urrun batera eraman zuen. Bertan gorputzan ikutzen hasi zion , eta bideo erotikoak erakutsi ere. Gaztearen ezetzaz ohartu zenean, ustezko erasotzaileak hirira bueltako bidea hartu zuen. Zuzemenak Iruñeako Epaitegira bidali dira, eta Herri Ministerioari eta Familiako Indarkeriaren Zerbitzuko Fiskaltzari gertaeraz berri eman diete.
Emakumeen kontrako erasoak
Bost gizonezko atxilotu dituzte genero indarkeria egotzita
Goizaldean gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jo duelakoan. Gainera, joan den larunbatean eta igande goizaldean Gasteizko udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen, ustez bere emazteei eraso fisiko eta psikikoak eragiteagatik. Bestalde, Nafarroan bi gizonezko atxilotu dituzte sexu gehiegikeriak egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu