Ostiralean eraman zuten haurra Gurutzetako erietxera, aiton-amonek. Indar handiko analgesikoa da metadona, morfinaren parekoa, eta heroinarekiko menpekotasuna dutenak sendatzeko erabiltzen da.
Gurutzetako Ospitaleak haurra han ingresatuta dagoela baino ez du baieztatu, eta hortik aurrerako informaziorik ez du eman nahi izan agintari judizialak jazotakoa ikertzen ari direlako. Nolanahi ere, egunkari batek gaur plazaratu duenez kolperik eta tratu txarren beste arrastorik ez dauka umeak. Metadona ezbeharrez hartu zuen edo gurasoek nahita eman zioten ikertzen ari dira.
Umeen kontrako indarkeria
Bost hilabeteko haurra ingresatu dute Gurutzetan metadonarekin toxikatuta
Bost hilabeteko ume txiki bat Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dago metadonarekin toxikatuta. Argitzeke dago haurrak ezbeharrez hartu duen metadona, edo gurasoek nahita eman dioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu