Bost hileko kartzela zigorra bikotekidea jotzeagatik
DONOSTIA. Gizonezko bati bost hilabeteko espetxe zigorra eta urtebeteko urruntze agindua ezarri diote Donostian, bikotekidea jotzea leporatuta. 2010eko irailaren 11n gertatu zen erasoa; epaian jasotzen denez, andreak zailtasunak ditu mugitzeko, eta aurpegia kuxin batekin estali zion gizonak. Emakumeari eraso zionean gizona mozkorra egon izana aringarritzat jo du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu