sukaldaritza

Bost jatetxek Michelin izar bana lortu dute Lapurdin

Miarritze, Hendaia eta Donibane Lohizuneko jatetxeak izan dira sarituak; guztiek izar bat dute orain. Hazparneko Hegia Etxaldeak zuen izar bakarra galdu du.

2013ko otsailaren 18a
19:03
Entzun

Miarritzen L'Ateliar, L'Impertinent eta Chateau de Brindos saritu dituzte; Hendaian Eguiazabal etxea eta Donibane Lohizunen Zoko Moko.

"Xanpain botila ireki dugu albistea jasotzean". Sarah eta Fabian Feldmann senar-emaztea Miarritzeko L’Impertinent jatetxearen gidaritza daramate. Senarra sukaldaria da, Sarah berriz, jangelako arduraduna. "Hornitzaile baten bidez jakin ahal izan dugu", dio Sarah Feldmannek. Kontent dago oso bikotea, orain hamar hilabete besterik ez baita jatetxea ireki zutela. Hala ere, Michelin gidako saria ez zaie guztiz arrotza egin. Alemanian, Fabian Feldmanen aberrian, zazpi urtez eduki zuten jatetxe bat, eta hark ere jaso zuen gida gorriaren kritikoen aitortza.

Chateau de Brindes Miarritzeko jatetxe eta hoteleko langileek ere pozarren jaso dute albistea. "Helburu hori lortzeko urteak daramatzagu lanean", azaldu du Arnaud Arnaud Sehebiade hoteleko zuzendariak. "Bost izarretako hotela, eta aldi berean Michelin izar bateko jatetxea duen bakarrenetarikoak gara".

Oro har Euskal Herrian lau jatetxek dituzte hiru izar: Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak, Pedro Subijanaren Akelarrek, eta Juan Mari Arzak eta Martin Berasategiren jatetxeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.