ERREPIDEAK

Bost kilometroko auto-ilarak sortu dira Biriatun

Espainiatik, Marokotik eta Portugaldik Europara doazen gidariak Euskal Herriko ordainlekuetatik pasatzen ari dira.

2013ko abuztuaren 31
15:43
Entzun

Biriatuko ordainlekuan auto errenkada luzeak sortzen ari dira asteburu honetan ere, oporren itzulerako operazioa dela eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:00 aldera hasi dira ilarak sortzen. Auto kopurua ugarituz joan da goizean zehar, eta 14:30ean bost kilometroko luzera hartu dute errenkadek.

Iragan astean ere egoera bertsua sortu zen Biriatun. Herenegun, bederatzi kilometrokoak izan ziren auto-ilarak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.