Polizia iturriek diotenez, orain hogei egun Guayaquil (Ekuador) herriko portutik atera zen frutaz beteriko edukiontzi batean aurkitu zuten uztailaren 28an droga. Hala, ikerketari ekin zion Espainiako Poliziak, eta horren ondorioz bost lagun atxilotu dituzte.
Jose Ignacio E.C. 48 urteko gizonezkoa eta 22 urteko Aitor E.P. haren semea atxilotu dituzte Erandion (Bizkaia). Lehenengoari talde horretako burua izatea egozten dio Poliziak, eta bigarrenari taldeari laguntza ematea. Herri berean 43 urteko Leonardo F.V. atxilotu dute, eta Espainiako hainbat herrialdetan droga banatzea leporatzen diote.
Barakaldon 32 urteko Francisco Javier M.R. atxilotu dute eta Tuteran, berriz, 62 urteko Modesto R.A. Azken atxilotu horri hainbat arma atzeman dizkiote.
Atxiloketak
Bost lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bizkaian eta Nafarroan, kokaina trafikoa egotzita
Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu Bizkaiko Erandio eta Barakaldo herrietan, eta bosgarren bat Tuteran, kokaina trafikoa egotzita. Espainiako Poliziak 38 kilo kokaina atzeman zituen uztailaren 28an Santurtziko portuan, eta operazio hori egin ondotik irekitako ikerketaren ondorioz atxilotu dituzte bost lagunok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu