Ertzaintzak bost lagun atxilotu zituen atzo gauean Eskoriatzan (Gipuzkoa), hamaikak eta laurden aldera, kobrea lortzeko telefono hariak lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Pertsona batek abisatuta jarri ziren ertzainak haien arrastoan. Poliziek hiru lagun GI-3343 errepide ondoan sua egiten ikusi zituzten. Denera 35 kiloko pisua zuten telefono hariak erretzen ari ziren, barrutik gero kobrea lortzeko asmoz. Han ondoan beste bi lagun zeuden, auto baten barruan.
L.L. (20 urte), A.L.F. (24), A.G. (33), L.P.M. (ez dute honen adina jakinarazi) eta D.G.L. (28) dira atxilotutakoak, sortzez Errumaniakoak denak.
Ertzaintzak aurten 80 pertsona baino gehiago atzeman ditu telefono hariak eta kobrea lapurtzea leporatuta.
Gizartea
Bost lagun atxilotu dituzte Eskoriatzan, telefono hariak lapurtzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu