Bart gauean Portugaleten (Bizkaia) gizon bat labandakaz hil dute. Goizeko 01:00ak inguruan izan da erasoa, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Hilketa izan den tokira joan denean odolarekin zikindutako labana bat aurkitu du. 47 urteko gizona da hildakoa, eta Osakidetzako larrialdi zerbitzuak zauria artatzen ari zirela hil da.
Hilketarekin zerikusia dutelakoan bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak. Horietako bat, 37 urtekoa, ustez hiltzailea dela uste du Ertzaintzak; portu inguruan atxilotu dute 04:00etan. Horrekin batera, hildakoarekin eta ustezko hiltzailearekin etxe berean bizi ziren beste lau lagun atxilotu ditu, epailearen aginduz, horiek zerikusia izan dezaketelakoan.