EUSKAL HERRIA

Bost lagun atxilotu dituzte, txupinazoan udaletxe plazan desorden publikoa eragitea egotzita

Jon Karmelo Lizarazu, Endika Garai, Artzai Santesteban, Eneko Perez eta Ekaitz Esteban dira atxilotuak. Desordena publikoa eragitea egotzi die Espainiako Poliziak, udaletxe plaza barruan ziren beste pertsonen aurka ustez eragindako liskarrengatik

Berria.info
2013ko uztailaren 16a
19:48
Entzun

Gaur goizean atxilotu dituzte, ustez uztailaren 6an, sanferminei hasiera emateko txupinazoan, Udaletxeko plazan gertatutako istiluren batean parte hartu zutelakoan. Espainiako Gobernu ordezkaritzak jakinarazi berri duenez, Txapitela kalean ikurrinaren harira sortutako istiluen ondotik, udaletxe plazan sartzea lortu zuen pertsona talde batek. Bertan, une hartan "eremu hartan ziren pertsonak kolpatu ostean", gainerakoei toki egin ziten eta presoen aldeko bi bandera handi atera zituzten.  "Pertsona horiek orden publikoaren aurkako eraso larriagatik atxilotuak izan dira", gaineratzen du ordezkaritzak.

Egun osoan nahasmen handia egon da atxiloketaren arrazoiaren inguruan. Hasiera batean, plazan eskegitako bandera handiagatik izan dela zabaldu bada ere, albiste agentziek gerora polizia iturriak aipatuta Txapitelako gertaerengatik izan dela zabaldu dute. Azkenik, 19:30ean Gobernu ordezkaritzak baieztatu du plaza barruko istilu batzuengatik izan dela; "gainerako pertsonen aurka eragindako istiluengatik", bere bertsioaren arabera.

Goizean, Ateak Ireki atariak jakinarazi du "hainbat" gazte atxilotu dituztela, eta hasieran Espainiako Poliziak BERRIAri esan dio ez zuela atxiloketen inguruko informaziorik. Atxilotuetako bat, Ekaitz Esteban, Iruñeko Udaltzaingoak atxilotu eta Espainiako Poliziaren eskuetan utzi du. Iruñeko 4. instrukzio auzitegiaren esku utzi dituzte bostak.

Beste atxilotuetako bat Artzai Santesteban da. Erroman atxilotu zuten Segiko kide izateagatik. Hainbat hilabete pasatu zituen han atxilo, eta ondoren Espainiara eraman zuten, euroagindu bat onartuta: han ere atxilotuta egon zen, urtebetez. Orain, ustez Segi erakundeko kide izatea leporatuta, noiz epaituko zain dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.