Ertzaintzak eta Arrigorriagako (Bizkaia) Udaltzaingoak bost lagun atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Basauriko (Bizkaia) industrialdeko enpresa batean ustez kobrea lapurtzen ari zirela. Ertzainen arabera, bi mila euroko balioa dauka lapurtzen ari ziren kobreak.
Arratsaldeko zazpietan izan zen gertaera, Atxukarro industrialdean. Lapurreta baten abisua jaso zuten ertzainek, eta hara joan zirenean Arrigorriagako udaltzain batek enpresatik irteten ari ziren bi lagun atzeman zituen (T.J.J., 31 urte gizonezkoa; C.G.J., 37 urte, emakumezkoa).
Kanpoan beste hiru emakume zeuden, eta ertzainek haiek atxilotu zituzten ( M.B.E., 31 urte; S.B.E., 24; S.M.J., 26). Han inguruan zen Renault 21 autoan hamahiru biribilki zorro-kable aurkitu zituzten poliziek.
Azken asteetan kobrearen hainbat lapurreta izan dira Euskal Herrian, material horrek merkatuan balioa handitu egin duela-eta, nonbait.
Lapurreta
Bost lagun atzeman dituzte Basaurin, enpresa batean kobrea lapurtzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu