Irango komunikabideek azaldu dutenez, Baravaten, Bam hiriaren ondoan, aurkitu zituzten bizirik bost lagun horietatik lau. Bosgarrena non erreskatatu zuten ez dute argitu.
Bizirik atera dutenetako bat lau hilabeteko mutiko bat da, eta, beste bat, 12 urteko neskato bat. Neskato hori etxeko sukaldean zegoen lurrikara gertatu zenean, eta han geratu zen etxea gainera erori eta hondakinen artean harrapatuta. Baina zenbait elikagai gertu zituenez, haiek janez lortu du bizirik irautea.
Ostiraleko lurrikarak eragin dituen heriotz kopuru zehatza ez dute agertu Irango agintariek, baina 50.000tik hurbil izango direla baieztatu dute. Bam hiri historikoa, Unicefek gizateriaren ondare izendatutakoa, berriz, ia guztiz suntsitu du hondamendiak.
AEBen laguntza
Iran nazioarteko laguntza jasotzen ari da mugimendu sismikoak sortutako hondamendiari aurre egiteko. Nazioarte osoko hainbat herrialde ari dira laguntza bidaltzen, baina, nabarmentzekoa da, AEBetako laguntza taldeak eta materiala iritsi direla gaur. 1979an Iranekin harremanak hautsi zituzten AEBek, eta harrezkero, ez da harremanik izan bi herrialdeen artean. Mohammed Khatami Irango presidenteak Washingtonen laguntza eskertu du, baina keinu horrek ez dituela bi herrialdeen arteko harreman gatazkatsuak konpontzen azpimarratu du.
Irango lurrikara
Bost lagun bizirik aurkitu zituzten atzo lurrikarak utzitako hondakinen artean
Joan den ostiralean Irango hego-mendebaldea astindu zuen lurrikarak hondatutako eremuan inor bizirik topatzeko itxaropena gero eta txikiagoa da, baina, hala ere, atzo bost lagun hondakinen artetik bizirik atera zituztela jakinarazi du gaur Irango prentsak. Gainera, bost horietako bat lau hilabeteko mutiko bat da. Halaber, 12 urteko neskato bat da atzo erreskatatuetako beste bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu