Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez, bost lagun inputatu dituzte Iruñean, iazko uztailaren 6an, sanferminetako txupinazoaren egunean, udaletxeko plazan euskal presoen aldeko pankartak zabaltzea leporatuta.
Epaileak hamar eguneko epea eman dio fiskalari eta akusazioko abokatuari epaiketa zabaltzeko eska dezaten, inputatuek desordena publikoak eragin zituztelakoan.
Jon Lizarazu, Endika Garai, Artzai Santesteban, Eneko Perez eta Ekaitz Esteban dira inputatuak, eta uztailaren 16an atxilotu zituen Espainiako Poliziak.