istripua

Bost lagun zauritu dira goizean Donostian izaniko auto istripuan

Donostian, Amarako tuneletan, istripua izan dute goizean 12 ibilgailuk. Auto ilara handiak sortu dira bai hirirako sarreran bai A-8 autobidean, Irunerako norabidean.

2007ko uztailaren 18a
13:07
Entzun
Bost lagun zauritu dira gaur goizean Donostian, Amarako tuneletan, Carlos I.a hiribideko sarreran izaniko auto istripuan. Udaltzaingoak eta Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, 09:25 inguru zirenean gertatu da ezbeharra.Kamioi bat irauli egin da, eta atzetik zihoazen 12 ibilgailuk –tartean bi kamioik– elkarren aurka talka egin dute. Bost lagun euren ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik. Hainbat auto txikituta geratu direla azaldu dute Suhiltzaileek.

Istripua ikusgarria izan bada ere, inor ez da larri zauritu, baina zauriak jasan dituzten lagunak anbulatzian eraman dituzte Donostiako osasun zentroetara.

Bestetik, istripuak auto ilara handiak eragin ditu Donostiarako sarreran eta baita A-8 autobidean ere, Irunerako norabidean, non Ertzaintzaren arabera hiru kilometroko ilarak sortu diren. Goiz osoan Amarako sarrera itxita egon da, eta hala jarraitzen du ordu honetan. Ertzaintzak Donostiako beste sarreratatik bideratu du trafikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.