GIZARTEA

Bost lagun zauritu dira Urkabustaizen, autobus bat iraulita

Zaurituetako bat larri dago; beste laurak, arin zauritu dira.

2013ko ekainaren 15a
11:58
Entzun

Bost pertsona zauritu dira gaur goizean AP-68 errepidean, Urkabustaizen (Araba), gertatutako autobus istripu batean. Bilbotik LogroƱorako (Espainia) bidea egiten ari zen autobusa, eta Altubeko gaina igaro ostean irauli egin da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:30 inguruan gertatu da ezbeharra, eta bost pertsona zihoazen autobusean istripuaren unean; lau bidaiari eta gidaria. Larri zauritu da bidaiarietako bat, eta arin gainerakoak. Gurutzetako erietxera (Bizkaia) eraman dute larri zauritutakoa, eta Txagorritxura (Araba) besteak.

Errail bat itxita dago LogroƱora bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.