Donostiako suhiltzaileek emandakoinformazioaren arabera, hamaikak eta laurden aldera gertatu da leherketa, Ubis lantegian, Hernaniko Lastaola poligonoan. Eztandak bost lagun harrapatu ditu, eta haietako bi larri zauritu ditu. 50 urte inguru bi gizonezko dira —J.Z.D. eta A.G.G.—, eta aurpegian eta lepoan bigarren mailako erredurak dituzte. Ondorioz, intubatu egin behar izan dituzte Donostiako Ospitalean.
Eztandak harrapatu dituen beste hiru lagunek zauri arinagoak dituzte, nahiz eta batek erredurak izan. Erietxe bereko larrialdi zerbitzuan artatu dituzte
Leherketa hexano ihes batek eragin duela agertu dute enpresako iturriek. Hain justu, pabilioi berri bat eraiki dute, eta hari azken ukituak ematen ari dira. Agi denez, hango hexano biltegian gertatu da ihesa, eta eragin du leherketa. Sua ere piztu da eztandaren ondorioz, baina Ubiseko langileek eurek amatatu ahal izan dute. Nolanahi ere, leherketaren ondoren hexano isuri txiki batek iraun egiten zuen, eta suhiltzaileek esku-hartu behar izan dute hura mendean hartzeko. Ordubiak aldera lortu dute helburu hori.
Ubisen gai kimikoekin lan egiten dutenez, inguru guztira isuri toxiko bat zabaltzeko beldurra zabaldu da une batez, baina ez da halakorik gertatu.
Zauritutako langileak ez ziren Ubisek kontratatutakoak, pabilioi berria eraikitzen ari dren injenieritza enpresakoak baizik.
Lan istripuak
Bost langile zauritu dira Hernaniko Ubis lantegiko leherketan, eta bi oso larri daude
Hexano gasaren ihes batek leherketa handia eragin du Hernaniko (Gipuzkoa) Ubis enpresan, eta bost langile zauritu ditu: bi oso larri daude. Zinta itsaskorrak egiten dituzte Ubisen, eta horretarako gai kimikoak erabiltzen dituzte. Bi faktore horien ondorioz, ihes toxikoa sortzeko arriskuaren kezka piztu da une batean, baina, azkenean, ez da halakorik gertatu. Nolanahi ere, suhiltzaileek ordubiak arte lanean aritu behar izan dute ihes txiki bat mendean hartu ezinda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu