Bost orduko bidaia, eskuburdinez lotuta, lotara espetxera joateko

2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Kexu eta nekatuta iritsi ziren atzo goizean auzipetu presoak Auzitegi Nazionalera epaiketaren laugarren saioan parte hartzera. Abokatuei eman zieten kexaren berri: lauzpabost orduko bidaiak egiten ari dira Auzitegi Nazionaletik gaua pasatzera espetxera joan behar duten bakoitzean. Adibidez, Arnaldo Otegik, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak lau ordu pasatu zituzten herenegun Guardia Zibilaren furgoian, atzealdean, eskuak atzealdean eskuburdinekin lotuta. Sonia Jazintok, bost ordu. «Azkenean zorabiatuta iritsi nintzen», azaldu zuen Arnaldo Otegik. Bakoitza zuzenean bere espetxera eraman beharrean, inguruko beste hiru espetxetik pasatuta egin zuten ibilbidea. Epaileak berak ikusi zituen nekatuta. «Hogei minutuko atsedena egingo dugu, nekatuta ikusten zaituztet».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.