ETXE KALERATZEAK

Bost pertsona etxetik kaleratzeko prozedura eten dute Burlatan

Bikote bat eta hiru seme-alaba bizi dira etxean. 300 pertsona inguru elkartu dira atarian kaleratzea saihesteko. Bideoa: 'ateakireki.com'. [YouTube]http://youtu.be/P0aJfMz5_HM[/YouTube]

2012ko azaroaren 26a
13:46
Entzun

Burlatako etxebizitza batetik egotzi behar zituzten gaur bikote bat eta haien hiru seme-alaba adingabeak, baina bertan behera geratu da prozedura. Kaltetuek hiru idatzi aurkeztu dituzte Iruñeko Auzitegiko 2. aretoan, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformako kideek lagunduta, eta elkarrizketa bat eskatu diote epaileari. Kaleratzearen aurkako argudioak azaltzea eta, desjabetzea egitekotan, eguna eta ordua zehaztea nahi izan dute kaltetuek.

Goizeko bederatzietarako, 300 bat pertsona elkartu dira etxebizitzaren atarian, kaleratzearen aurka protesta egiteko. Azkenean, prozedura bertan behera utzi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.