•Nazio aitortza. «Euskal Herria nazioa dela aitortzea».
•Egituraketa politikoa. «Euskal Herriaren egituraketa politikoari laguntza ematea, lurraldetasunaren lekuko izanik eta sei (zazpi) lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz».
•Nazio eraikuntza. «EuskalHerriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko gisa ulerturik eta euskal herritar guztien parte hartze askean oinarriturik».
•Elkarlana. «Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntza, kultura, kirola, ingurumena, lurralde antolaketa, ekonomia garapena, ongizatea eta antzeko esparruetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei aukera emanez».
•Nazioartea. «Nazioartean Euskal Herria nazio berezkoa dela adieraztea, baita nazio gisa jardun nahi duela Europako etorkizuneko egituraketan ere».
Bost printzipioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu