Bost urte eta hiru hilabeteko zigorra EHUko Medikuntzako dekano ohiari

Baimenik gabe diru publikoaz jabetzea leporatu diote; Estomatologiako buru ohia ere zigortu dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bost urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra jarri die EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako dekano ohi Francisco Javier Goirienari eta Estomatologiako zuzendari ohi Montserrat Barranquerori. Unibertsitateko diruaz baimenik gabe jabetzea, eta dokumentuak faltsutzea leporatu diete. Bederatzi urtez gaitasungabetu dituzte; gainera, 168.400 euroko kalte-ordaina eman beharko diote EHUri.

Errespetuz eta pozik hartu duepaia EHUk. «Euskal Herriko Unibertsitateak, fiskaltzak eta herri akusazioak izan duten jarrera berretsi egiten du epaiak. Gure nahia beti izan da erakundearen interesak nahiz ondasunak babestea eta zaintzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.