Internet

Bost urtean 8.400 domeinu izen baino gehiago erregistratu ditu '.eus'-ek

Gaur, bost urte bete dira ICANNek domeinua onartu zuela, eta 2020rako 10.000 domeinu izen lortzea du xede.

Puntueuseko kideak domeitua erabiltze duten hainbat elkartetako ordezkariekin. PUNTUEUS
2018ko ekainaren 14a
13:13
Entzun

Lau urtean batu ditu 8.400 domeinu izen .eus-ek. Izan ere, Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) erakundeak duela bost urte onartu bazuen ere, duela lau urte hasi ziren sareratzen lehen domeinuak. Aurrena sareratu zirenen artean zen Berria.eus, beste hainbatekin batera.

Domeinuko kideak pozik daude hark izan duen ibilbidearekin, "aurreikuspenen barruan" ari baita hazten. 10.000 domeinu izen eduki nahi dituzte 2020rako, eta helburua lortzeko bidean ikusten dute beren burua: ".eus domeinua Euskal Herriko hirugarren domeinua izatea da helburua, eta bidean doa", azpimarratu dute pentsa oharrean. Gizarteari dei egin diote helburu hori lortzen laguntzen saiatzera, 10.000ra goaz, bazatoz? leloarekin.

Bost urte dira domeinua onartu zutela, baina lehenagotik dator hori lortzeko egindako lana. 2007an jaio zen proiektua, eta urtebete geroago sortu zen Puntueus elkartea, "euskararen eta euskal kulturaren komunitatea egituratzeko helburuarekin". Hark hainbat elkarte batu ostean osatutako fundazioak eskatu zuen domeinua erregistratzeko 2012an, eta urtebete geroago onartu zuen ICANNek. Onarpen hori "milaka euskaldunen parte hartze aktibo eta konpromisoagatik" izan zen posible, Puntueusek berak nabarmendu duenez. Horrek benetako prozesua abiatzea ekarri zuela gogorarazi dute, hura "erabiltzea, ikustea eta indartzea" baita zentzua ematen diona: "Horixe da, nazioarteko aitortzatik harago, euskararen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.