EUSKAL PRESOAK

Bost urteko espetxe zigorra ezarri diote Julen Mujikari, eta bikoa Intza Oxandabaratzi

2011ko abenduan atxilotu zituzten, 2009an atzemandako zulo batzuekin zerikusia zutelakoan.

2014ko apirilaren 7a
13:55
Entzun

Parisko Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Julen Mujikari, eta bi urtekoa Intza Oxandabaratzi. Epaileak zehaztu duenez, zigorraren urte bat ez du bete beharko Mujikak, deliturik berriro egiten ez badu. Oxandabaratz aske zen 2012ko martxoaz geroztik, baina Parisko Auzitegiak ezarri diona 2007an emandako beste zigor bati gehituko zaio.

2011ko abenduaren 13an atxilotu zituzten, Donibane Garazin. Laurence Levert Parisko epaileak agindu zuen operazioa, 2009an Herault Frantziako departamenduan atzeman zulo batzuekin zerikusia zutelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.