Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 'Egin'-en irekierari buruz plazaratutako autoaren arabera, Espainiako Poliziak zainduta sartu behar zuen jendeak barrura, baina poliziarik ez da agertu. Langile batek 'Egin'-eko giltzak zituen oraindik eta hark ireki du atea.
Barruan ikusi dutena, animoa lurpera jaisteko modukoa: sabaia erortzear, zikina, hezetasuna… eta, horrez gain, gauza asko falta ziren: 'Egin' irratiko soinuko bi dorre, 1998ko Tourreko lehiaketan irabazleen artean banatzeko zituzten bizikleta, telebista eta gainerako sariak, erredakzioko telebistak… Funtsean, triste egin dute 'Egin'-eko kideek bisita; "triste eta atsekabetuta" Jabier Salutregi kazeta hartako zuzendariak azpimarratu duenez. "Euskal Herrian adierazpen askatasunak bizi duen egoeraren argazkia da 'Egin'-en egoitzantopatu dugun hondamena", nabarmendu du.
Euskal komunikabideen aurkako erasoak
Bost urteko itxieraren ostean, erabat hondatuta aurkitu dute 'Egin'-en egoitza
Sabaiak erdi erorita, ordenagailuak horituta, hezetasuna eta zikina nonahi… Horixe da bost urte itxita egon ondoren 'Egin'-en egoitzara sartu diren lehendabiziko lagunek topatu dutena. Hain zuzen ere, 'Egin' argitaratzen zuen Orain S.A. enpresako Administrazio Kontseiluko hamar kidek, Jabier Salutregi 'Egin'-eko zuzendariak eta Teresa Toda zuzendariordeak gidatu dute kazetariekin batera egin duten bisita. Egoitza nola zegoen ikusita, atsekabea nagusitu da 'Egin'-eko kideen artean. "Adierazpen askatasunak Euskal Herrian bizi duen egoeraren argazkia" dela adierazi du Jabier Salutregik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu