SEXU ERASOAK

Bost urteko zigorra, Erandion sei adingaberi sexu abusuak egin zizkien irakasleari

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bost urteko zigorra eta 33.000 euroko isuna ezarri dio Erandion sei adingaberi sexu abusuak egin zizkien irakasle bati. Hamabost urtean irakasle izateko debekua ere ezarri dio. 

2012ko ekainaren 22a
20:39
Entzun

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Seigarren Aretoak frogatutzat jo du C.S.G. irakasleak "hankak, genitalak eta gorputzeko beste toki batzuk" ukitu zizkiela sei umeri, behin baino gehiagotan, 2009-10eko eta 2010-11ko ikasturteetan. Abusuak Erandioko ikastetxe publiko batean egin zituen 48 urteko gizonak. Berri agentziek aurreratu dute auzitegiaren ebazpena. Hain zuzen ere, zigor kode berriarekin epaitu dute akusatua, eta aurreko kodea baino gogorragoa da horrelako kasuetarako. 

Haur baten gurasoek egindako salaketa baten ostean, kamerak paratu zituzten ikastetxean, eta kamerak martxan jarri eta lehenengo egunean baieztatu zituzten salaketak. Hain zuzen, zigortua haur batekin ageri zen kamerak jasotako irudietan, hainbat ukitu egiten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.