Fiskalak berretsi egin du Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik abiadura handiko trenaren aurkako lau ekintzaileren kontra egindako zigor eskaria. Zehazki bost urteko zigor eskaria egin du. Akusazioak, berriz, bederatzi urteko zigor eskaria egin du ekintzaile horietako batentzat: Gorka Ovejerorentzat; sei urtekoa, berriz, beste hirurentzat: Ibon Garciarentzat, Julio Martinentzat eta Mikel Alvarezentzat.
Pirinioetako Lan Komunitatea garraioaren inguruan Okzitaniako Tolosan egiten ari zen lan bilera batean bota zizkioten tartak, 2011ko urriaren 27an, tren lasterraren aurka zeudela adierazteko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dago auzia.