Gizonezkoari bost urteko eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, hain justu. 21 hilabete ohiko tratu txar delituagatik, eta hiru urte eta sei hilabete lesio delituagatik. Gainera, 2.730 euro ordaindu beharko ditu erantzukizun zibilagatik, eta beste 360 isun gisa.
Adin txikikoaren ama 21 hilabetera zigortu dute, eta bi urte eta bederatzi hilabetez ezin izango du umearengana gerturatu.
Ebazpenak Fiskaltzaren eskaera murriztu du; azken horrek gizonarentzat zortzi urte eskatzen zituen, eta lau eta erdi emakumearentzat. Ebazpenak biltzen duenez, gizonaren tratu txarrak frogatutzat ematen dira; 2010eko apirilaren eta maiatzaren artean izan ziren.