bakegintza

Botere Judizialak ez dio baimenik eman Biurruni Foro Sozialean aritzeko

CGPJren iritziz, EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakariaren lana eta bestea ez dira bateragarriak.

Garbiñe Biurrun epailea. JON HERNAEZ, ARP
2014ko martxoaren 4a
08:29
Entzun

CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak uste du Garbiñe Biurrun epaileak ezin duela Euskal Herriko bakegintza bultzatzeko Foro Sozialeko partaide izan, bi lanak "bateragarriak" ez direla iritzita. CGPJk dio epailearen independentzia kolokan legokeela aldi berean Foro Sozialean arituta.

EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaria da Biurrun, eta CGPJri Foro Sozialeko kide izateko baimena eskatu zion. Batzorde Iraunkorrak hartu du erabakia; aldeko bost boto izan dira eta beste bat zurian —Merce Pigem-ena—.

Biurruni zortzi eguneko epea eman diote bi zereginen artean hautatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.