Herri Segurtasuna

Botere Judizialak ez du ontzat jo Herritarren Segurtasunerako Legea

Epaileen arabera, Espainiako Barne Ministerioaren aurreproiektuak konstituzioaren aurkako artikulu asko ditu.

Herritarren Segurtasunerako Legearen kontrako protesta bat, Iruñean, otsailean. JAGOBA MANTEROLA, ARP
urtzi urkizu
2014ko martxoaren 28a
12:37
Entzun

Aho batez onartu dute Wenceslao Olea eta Maria Victoria Cinto CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideek egin duten txostena. Txosten horren arabera, Espainiako Konstituzioaren aurkakoak dira Herritarren Segurtasunerako Legearen hainbat puntu. Adibidez, Poliziaren aurrean identifikatzen ez diren pertsonak atxikitzea —Konstituzioaren 17. artikuluaren aurkakoa litzateke—. Txostenak jasotzen duenez, lege berrian jaso beharko litzateke poliziek "betebeharra" dutela informatzeko zergatik ari diren herritar bat identifikatzen.

Leku publikoetan kontrolak jartzeko aukera ere Espainiako Konstituzioaren aurkakoa da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera. Era berean, txostenak dio salbuespen egoeretan herritarrei pasaportea ukatzea legez "zalantzazkoa" dela.

Enpresa pribatuetako zaintzaileek segurtasun indarrekin manifestazioak sakabanatzen "lagundu" behar dutela jasotzen du Barne Ministerioaren aurreproiektuak. Hori ere kritikatu du txostenak.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, era berean, baztertu egin du administrazioak jartzea isunak, epaile batek jarri beharrean. Espainiaren eta bere sinboloen ofentsa egiteagatik lege berriak ezarri nahi dituen isunen inguruan, txostenak esaten du lehendik ere halakoak delitutzat jotzen direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.