"Larraitz Ugartek hauteskunde kanpaina hasi zuen bezalaxe amaitu du: gezurretan". Hala esan du EAJk,
Gipuzkoako Diputazioak Markel Olano eta Eneko Goiaren deklarazioa eskatu ostean. EAJko Gipuzko Buru Batzarrak salatu du "ezker abertzaleak salaketa faltsua hauteskunde kanpainara arte luzarazi" duela.
"Botereari eustearren, EAJ zapaltzeko asmoz, iraina, gezurra eta erasoa erabiltzen dituzte, eta, horretarako, gezurra eta salaketa faltsua jarduera politikoaren oinarri dira ezker abertzalearentzat", nabarmendu dute jeltzaleek, eta erantsi "boterea galtzeko arriskuaz izututa" dagoela ezker abertzalea.