Botika batek sortutako kalteen salaketa kenduz gero, ordaina
PARIS. Mediator botikak eragindako kalteengatik salaketa jarri zutenei ordaina emateko prest azaldu da Servier laborategia, baina baldintza bat jarri du horretarako: salaketa kentzea. Abenduan jakinarazi zuten diabetesaren aurkako sendagai horrek kalte egin ziela hainbat gaixori—500 eta 2.000 artean izan litezke Frantzian—. 20 milioi euroko funtsa sortu du enpresak, salaketa kentzen dutenei kalte-ordaina pagatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu