Uztailaren 1etik indarrean egongo da botikak berrordaintzeko agindua Nafarroako botiketan, eta Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi du zerbitzu guztiak prestatuta daudela «arazorik egon ez dadin». Dena prest dutela aurreratu zuen atzo. Are gehiago, gobernuak dirua itzuli behar duen kasuetan ere gehienezko epea baino lehenago itzultzeko lanean ari dela jakinarazi zuen.
Nafarroako Gobernuak dagoeneko eman die agindua farmaziei, eta osasun etxeetan jakinaraziko die gaixoei botikak berrordaintzeko neurriak sortuko dituen aldaketak. Informazio horrekin, gaixoek «farmaziara joandakoan zer aurkituko duten» azalduko diete. Ordea, Verak laburbildu du zertan eragingo duen aldaketak: «Botikariak diru bat ordaintzeko eskatuko die, eta kasu batzuetan besteetan baino gehiago izango da». Hala ere, langabezian denbora luzean dauden pertsonek eta kotizazio gabeko pentsioak dituztenek ez dute ezer ordaindu beharko botiken truke. Verak nabarmendu du langabeek orain arte botiken %40 ordaintzen zutela.
Espainiako Gobernuak onartu duen errege dekretuan hainbat identifikazio kode zehaztu ditu, eta horren arabera ordaindu beharko dute herritarrek. Pentsiodunen kasuan, hilean gehienez ordaindu beharreko mugak ere zehaztu ditu, eta muga horren gainetik ordaindutakoa itzuli beharko die Nafarroako Gobernuak. Horretarako, sei hilabeteko epea du gehienez, baina Verak lehenago itzultzeko asmoa agertu du. «Pertsona batzuentzat zaila izan daiteke sei hilabete zain egon behar izatea». Neurriak Nafarroako 145.000 pentsioduni eragingo die.
Nafarroako Gobernuak Madrilek onartutako errege dekretua ezarri behar duela gogorarazidu kontseilariak: «Espainia- ko Auzitegi Konstituzionalak bestelakorik esaten ez badu». Horren harira, Nafarroako Par-lamentuak bihar erabakiko du osasun sisteman eta hezkun- tzan egindako murrizketen aurkako helegitea aurkeztuko ote duen. PSNk, NaBaik, Bilduk etaEzkerrak aldeko jarrera agertu dute.
Gaur, zehaztapen gehiago
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Ana Mato autonomia erkidegoetako osasun arduradunekin bildu da gaur, botiken berrordainketaren inguruko azken argibideak emateko. Bilera horretan Mato zehaztapen gehiago emango ditu, gainera, produktu dietetikoak eta protesiak berrordaintzearen inguruan. Adostasun puntuak bilatu nahi ditu Matok, pentsiodunei dirua itzuli behar zaien kasuetan leku guztietan modu bertsuan egin dadin. Espainiako Osasun ministroak hiru hilabeteko epea proposatu du dagoeneko.
Horrez gain, uztailaren 1etik aurrera osasun publikoak fi- nantzatuko ez dituen botiken zerrenda jakinaraziko du. Matok aurreratu du gaitz txikiak edo arinak tratatzeko botikak egongo direla irizpideen artean; eraginkortasun terapeutiko txikia duten botikak eta «produktu naturalekin» ordezka daitezkeenak ere, besteak beste, zerrendan sartzeko asmoa agertu du Ma-tok.
Botikak berrordaintzeko «arazorik egon ez dadin» prestatu da Nafarroa
Espainiako Gobernuak bihar zehaztuko du protesien eta gai dietetikoen «ordainketa partekatua» nola egingo den aurrerantzeanNafarroako Parlamentuak bihar erabakiko du Auzitegi Konstituzionalera jo edo ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu