Botikak berrordaintzeko dekretua betetzeko dela gogorarazi du Madrilek

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak ez du begi onez ikusi pentsiodunei botikak ez kobratzeko Nafarroako Parlamentuak egindako eskaria. Herenegungo osoko bilkuran onartu zuten egitasmoa. UPNk eta PPNk aurka egin zuten. Ikusteko dago foru gobernuak zer jarrera hartzen duen. Baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Carmen Albak, oharra egin dio Yolanda Barcinaren gobernuari. «Konstituzioaren aurkako egitasmoren bat abiatzen badute, esku hartuko dugu. Berrordainketa arautzen duen dekretua bete egin behar da».Parlamentuan onartutakoaren arabera, 65 urtetik gorakoek, alargunek, 18 urte baino gutxiagoko zurtzek eta 33. gradutik gorako mendekotasuna dutenek ere ez dituzte pagatu beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.