Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun sailetako buruek gaur egingo duten bileran, botikak errentaren arabera pagatzeko proposamenaren alde egingo du Nafarroako ordezkaritzak, hala jakinarazi du Marta Vera Osasun kontseilariak. Espainiako Gobernuak egindako proposamenaren filosofiarekin bat egiten duela zehaztu du Verak: «Botikak ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzea justuagoa da, adinaren arabera ordaintzearen aldean». Hala ere, neurria zehaztasunez ezagutu behar dela ñabartu du, hobeto baloratzeko.
Osasun arduradunek gaur jakingo dituzte zehaztasun horiek, baita Espainiako Osasun Ministerioa prestatzen ari den beste murrizketak ere. Guztira 7.000 milioi euro gutxitu behar da Osasun arloko aurrekontua, Espainiako Gobernuak agindu duenez. Zenbait gobernu ordezkarik azaldu dute, ordea, sexua aldatzeko ebakuntzak eta ama bakarra den kasuetako ugalketa tratamenduak osasun zerbitzu publikoen zerrendatik ken ditzaketela.
Botikak errentaren arabera pagatzeko proposamena babestuko du Nafarroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu