Espainiako Osasun Ministerioak 4.268 botika merketzeko onartu araua gaurtik aurrera ezarriko da farmazia guztietan, baina oraindik botika horiek ez dituzte jaso hainbat farmazietan prezio berriekin. Hortaz, ordurako jasotzen ez dituzten botikak beste batzuekin ordezkatu beharko dituzte farmazialariek. Nolanahi ere, Euskal Herriko Farmazialarien Elkargoak aditzera eman du Espainiako Osasun Ministerioarekin zuzeneko harremana duela, eta araua ezartzeak eragingo dituen kalteak txikiagotzen saiatuko direla.
Espainiako Osasun Ministerioak iragan urteko abenduan onartu zuen lau milatik gora botika merkatzeko plana. Horietako %75 generikoak dira eta gainerako %25 markakoak. Farmazialarien Elkargoaren irudiko, denbora tarte gutxi egon da biltegietan oraindik dituzten botikak saltzeko, eta berriak banatzeko.
Gizartea
Botikak merkeago
Espainiako Osasun Ministerioak agindu du merketzea, eta, beraz, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izango du eragina. Hala ere, aplkatzeko prozesu konplexua dela ohartarazi dute farmazilariek, eta gerta daitekeela egunotan zenbait botika falta izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu