Botiken erreforma «ongi egina» dago, Farjasen ustez
MADRIL. Espainiako Gobernuko Osasun idazkari nagusi Pilar Farjasen aburuz, botiken berrordainketa «ongi egina dago». Farjasek zehaztu du hori ematen duela aditzera Auzitegi Konstituzionalaren epaiak. Era berean, esan du Espainiako Gobernuak autonomien eskumenak «errespetatu» egin dituela erreformak egiteko orduan, eta herritar ahulenek erreformen ondorioak «ahalik eta gutxien» pairatzeko neurriak «interes handiz» hartzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu