Boto baliogabeei dagozkien hautetsiak onartzeko "hitzarmen demokratikoa" proposatu die ANVk beste alderdie

Espainiako Alderdien Legearen aurka agertu diren alderdiei dei berezia egin die Marine Pueyo Iruñeko zerrendaburuak.

2007ko maiatzaren 29a
17:09
Entzun
Espainiako auzitegiek baliogabetu dizkieten zerrendek jaso dituzten bozen araberako hautetsiak erakunde guztietan onar ditzatela eskatu die EAE-ANVk gainerako alderdiei, eta horretarako "hitzarmen demokratiko" bat egitea proposatu. "Datozen egunetan ezker abertzalea proposamena aztertzeko eta hautestontzietan islatu den herritarren borondatea errespetatuko duen hitzarmen demokratiko baterako prest dauden indar guztiekin bilduko gara", iragarri du Marine Pueyo ANVren Iruñeko zerrendaburu eta hautetsiak, alderdi bereko beste zenbait kiderekin egin duen agerraldian.

Deialdi berezia egin die Alderdien Legearen kontra agertu diren indarrei, "hitzetatik ekintzetara" igarotzeko aukera orain dutela iritzita.

Pueyoren arabera, ANVren hainbat zerrendaren baliogabetzeak arazo larria sortu du euskal politikagintzan, eta beste ezeri heldu aurretik arazo hori konpontzea da lehentasuna. Ezker abertzalearen bazterketari ezin zaiola urteetan eutsi erantsi du, "ondorio deitoragarriak ekarriko bailituzke Euskal Herriko elkarbizitza sozial eta politikora". Aitzitik, egungoa "prozesu demokratikoa" bultzatzeko unea dela nabarmendu du, "gizartearen gehiengoak hala eskatu baitu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.