Politika

Botoen %94ekin Miguel Buen aukeratu dute berriro Gipuzkoako PSEren buru

Batzarra egin du gaur Gipuzkoako PSEk, eta Miguel Buen aukeratu dute berriro idazkari nagusi, ordezkarien %94en babesarekin. "Aro berri bat" sortzear dela esan du Buenek batzarraren amaierako hitzaldian. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak ere parte hartu du ekitaldian, eta memento honetan "Euskadin bakea eta askatasuna argira" daitekeela iritzi dion arren, EAJ ez dela euskal gizartea bide horretan gidatzeko gai nabarmendu du.

2005eko azaroaren 12a
17:39
Entzun
Babes handia lortu du Miguel Buenek Gipuzkoako PSEren V. batzarrean: ordezkarien %94ek bere aldeko botoa eman dute idazkari nagusia aukeratzeko bozketan. Pozik agertu da Buen jasotako babesarekin, eta, halaber, itxaropentsu agertu da politika arloan. Buenek esan du egungoa "aro berri baten ataria" dela sumatzen duela, eta aro horretan "argi ozen eta pentsamendu esklaboetatik aske hitzegiteko parada" izango dela erantsi du. Buenen arabera, indarkeriaren ondorioz PSEk ez du politikagintzan "aukera berdintasunean" jarduterik, baina adierazi du egoera hori aldatu eta aukera berdintasuna erdiesten dutenean Gipuzkoako politikan itzuli handia eragingo dutela.

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak ere parte hartu du batzarrean. Oro har, giro politikoaren inguruan itxaropentsu agertu da Lopez ere, egun "Euskadin bakea eta askatasuna argira" daitekeela iritzi baitio. Hala ere, EAJ euskal gizartea bide horretan gidatzeko ez dela gai erantsi du, eta, beraz, sozialistak "egiazko alternatiba" direla Jaurlaritzan oraingo hiruko koalizioa ordezkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.