Bozak baino lehen "plan subiranistak ezkutatzea" egotzi dio Lopezek Urkulluri

2012ko urriaren 1a
08:22
Entzun

Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopezek "plan subiranistak" eta "langileen eskubideen murrizketak" ezkutatzea leporatu dio Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari. Konpondu gabeko arazoa bizikidetza dela uste du Lopezek, eta alderdi abertzaleei "nortasunarekin obsesionatuta" egotea egotzi die. Urkulluren aurka egin zuen Lopezek, bereziki: "Hemen, independentziaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egiten du, eta Madrilera doanean, dio ez duela dibortziorik nahi Espainiarekin".

Halaber, subiranotasun maila handiagoaz hitz egin beharrean, Euskal Autonomi Erkidegoak duen subiranotasun mailarekin zein neurri hartzeko asmoa duen galdetu dio Lopezek Urkulluri. Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentearen kontra ere egin zuen Lopezek, Eusko Jaurlaritzaren eskumenak "dekretu bidez" urratzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.