Bozen ondorena arte itxarongo du EH Bilduk akordioren bat lortzeko

2012ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Aralarreko koordinatzaileorde eta legebiltzarkide Dani Maeztuk ukatu egin zuen atzo EH Bilduk eta EAJk akordio bat dutela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gobernatzeko, eta koalizioak bozen ondorena arte itxarongo duela esan zuen akordioren bat lortzeko. «Ez dago ezer lotua, eta ez da ezer lotuko hauteskundeak igaro arte», berretsi zuen Maeztuk Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan. Aralarreko kideak uste osoa azaldu zuen EH Bilduk lortuko dituela eserleku gehienak, baina onartu gauza bat dela indar nagusi izatea eta beste bat gobernura iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.