Idoia Elortza eta Eneko Goia EAJko Gipuzkoako zuzendaritzako kideak alboan zituela egin du Egibarrek joan den igandeko bozen balorazioa.
PSE-EEk eta PPk zabaldu duten mezuaz bestera, emaitzak EAJrentzat onak izan direla adierazi du Egibarrek, eta, berezki, Ibarretxerentzat. Izan ere, 140.000 botoren babesarekin "haren proiektua" inoiz baino indartsuagoa dela iritzi dio.
Buruzagi jeltzalearen ustez, Ibarretxeri zilegitasuna kendu nahi ziotenek —Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea aipatu du haien artean— huts egin dute, "euskal gizarteak Ibarretxeri eman baitio berriro lidergoa".Ildo horretatik, Ibarretxe "historia egiten" ari dela esan du, eta atzera bueltarik ez duten oinarriak ezarri dituela. Hain justu, Euko Legebiltzar berriko gehiengo absolutuak euskala herritarren erabakitzeko eskubidea aintzatesten duela nabarmendu du Egibarrek, eta hori dagoela Ibarretxeren proiektuaren oinarrian.
2001eko hauteskundeetan EAJ-EA koalizioak izan zituen emaitza onak "ezustekoak" izan zirela esan du, eta joan den igandeko bozek abertzaleen botoa "berkokatu" dutela.
Zapatero eszenatoki zailean
Egibarren arabera, hauteskundeen aurretik uste zuena baino egoera gaitzagoan dago orain Zapatero: "Pentsa zezakeen eszenatoki zailenean, hitzetik ekintzetara pasatzeko garaia iritsi baitzaio eta euskaldunek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aitortzekoa", azpimarratu du.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena
Bozetako emaitzek Ibarretxe indartu dutela uste du Egibarrek
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzek Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria eta "haren proiektua" indartu dituztela iritzi dio Joseba Egibar EAJren GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariak. Batetik, herritarrek "lidergoa" Ibarretxeri eman diotela nabarmendu du Egibarrek, eta, bestetik, Legebiltzar berriko gehiengo osoak euskal herritarren erabakitzeko eskubidea babesten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu