Quentin Tarantino eta Brad Pitt dira Donostiako 57. Zinemaldiko izarrik nagusietakoak -Inglourious Basterds filmaren zuzendaria eta aktorea dira, hurrenez hurren-, eta zoramena eragin dute gaur, jaialdiaren lehen egunean -dena dela, 20:00etan da hastekoa Zinemaldia-. "Gozatu egiten dut jendearen ondoan, baina nire bizitza pribatua gordetzea nahi dut", esan du arratsaldean, prentsaurrekoan, Pittek.
Tarantino atzo arratsaldean iritsi zen Donostiara, Pitt gaur eguerdian, eta 18:30etik aurrera prentsaurrekoa eman dute (BERRIA.INFOk zuzenean eman du; ikusi hemen); Lawrence Bender ekoizlea haiekin izan da.
"Atzera begiratu eta zorte ona izan dudala ikusten dut. Ibilbide interesgarria daukat, batzuetan okerrak eginda eta besteetan ez", iritzi dio Pittek.
Inglourious Basterds filmaz aipatu du errodajea "bikaina" izan zela, eta Tarantinorengandik asko ikasi zuela. Honek adierazi du zaila egiten zaiola "izarrekin lan egitea, taldearentzat hori arraroa dela eman dezakeen arren".
Filma Victoria Eugenia antzokian 22:00etan aurkeztuko dute, eta Tarantinok eta Pittek oraindik ez dute zehaztu aurretik Kursaaleko irekiera galan izango diren ala ez.
Brad Pittek dio bikaina izan zela 'Inglourious Basterds'-en errodajea
'Inglourious Basterds' filmeko zuzendariak eta aktoreak zoramena eragin dute. "Gozatu egiten dut jendearen ondoan, baina nire bizitza pribatua gordetzea nahi dut", esan du Pittek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu