Jose Maria Bravok aitortu egin du Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari zenean 160.000 euro inguru eskuratu zituela urtean, diru beltzean, higiezinen negozioetan jasotako komisioetatik. Hori adierazi du 90eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako iruzurraren kasuari buruzko epaiketaren hirugarren saioan.
Bravok herenegun azaldu zuen diru hori Ogasunaren aurrean «deigarria izan ez zedin», zergadunek ematen zizkioten txekeak baliatzen zituela, eta, ondoren, zergadunek Ogasunarekin zuten zorra bere diruarekin ordaintzen zuela. «Dirua zuritzeko modu horrek arazorik ez zuela emango pentsatu nuen, inozoki», adierazi zuen Bravok atzo.
Bravok aitortu du urtero 160.000 euro lortzen zituela, diru beltzean
Irungo bulegoko buruak esan du Ogasunarekin zorrak zituzten herritarren txekeekin zuritzen zuela diru hori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu