Brian Currinek Europa Pressi egindako elkarrizketa batean adierazi du, prozesua "puntu delikatuan" dagoela: "Baina aurrerapenak egiten ari dira. Ezin dut ezer gehiago esan". Eta gaineratu du "baikorra izateko motiboak" badituela. Brian Currinek berak eta izen handiko beste 21 lagunek aurreko martxoan egindako eskaria, ETAk noizko erantzun behar lukeen galdetzean, "data mugarik" ez dagoela gaineratu du, baina, "gehiegi" ez lukeela "luzatu beharko" erantsi du.
Hegoafrikako abokatuak eta nazioarteko bitartekariak argi du gainera, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatzea "faktore garrantzitsua" izan daitekeela, "prozesuak aurrera egiten laguntzeko". Bestalde, Aralar eta EA alderdiak Batasunarengana gerturatzera "positiboa" da bere ustez. Eta erantsi du, Batasuna hurrengo hauteskudeetan ez aurkeztea, ez litzatekeela "amaiera politikoa" izango.
Brian Currin 1950. urtean jaio zen, Hegoafrikan. Abokatu ikasketak egin ostean, bere herrialdeko giza eskubideen borrokatzaile sutsua izan da. Egiaren eta Berradiskidetzearen Komisioa ezartzeko orduan, garrantzitsua izan zen bere egitekoa. Behin herrialdeko zauriak itxita, Sri Lankan, Rwandan, Ekialde Hurbilean eta Ipar Irlandan urte luzez egin zuen lan. Euskal Herrian bake prozesua bultzatzeko ahaleginetan ari da orain.
politika
Brian Currin: "Baditut baikorra izateko motiboak"
Prozesua "puntu delikatuan" dagoen arren, "aurrerapausoak" egon badaudela dio. Ez du ETAk su etena adierazteko "data mugarik" jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu