Poltika

Brian Currinek Euskal Herriko gatazkaz hitzaldia emango du Madrilen, Lokarrik antolatuta

Hilaren 23an ariko da. Urrian Donostian eman zuenak arrakasta handia izan zuen, eta alderdi abertzaleek gogo honez hartu zituzten abokatu eta bitartekari hegoafrikarraren gogoetak.

2010eko otsailaren 10a
14:42
Entzun
Lokarrik antolatuta Brian Currinek hitzaldia emango du otsailaren 23an Madrilen, 19:30ean, Arte Ederretako Zirkulluan. Bake prozesua nola suspertu? da hitzaldiaren izenburua; hau da, iragan urrian Donostian eman zuen bera.

Hitzaldi hark arrakasta handia izan zuen, eta Currinen hitzei harrera ona egin zieten EAJk, ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAk. Besteak beste, ezker abertzalearen azken ekimena "zintzoa" eta baliagarria zela iritzi zion Currinek. Haren arabera, Espainiako Gobernuak aski ongi zekien ezker independentistaren baitan egiten ari ziren mugimenduen berri eta horregatik atxilotu ditu Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste zortzi lagun. "Batasunak bideratu du prozesu hori, eta ez ETAk, beste batzuek dioten bezala".

Giza eskubideen abokatua da Currin, eta eskarmentu handia dauka nazioarteko gatazken konponketan. Horretan jardun du hainbat urteetan, Hegoafrikan, Ekialde Hurbilean, Irlandan eta azken urteetan Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.