politika

Brian Currinek uste du ETA su-etenean dagoela

Nazioarteko bitartekari eta abokatu hegoafrikarrak dio harrituko litzatekeela erakunde armatuak atentaturen bat egingo balu. Ekainean ETAren adierazpenen bat espero duela esan du. Hala ere, "orain Espainiako Gobernuaren txanda" dela adierazi du. Elkarrizketa eman dio Euskadi Irratiari.

2010eko ekainaren 14a
19:46
Entzun
Brian Currin nazioarteko bitartekari eta abokatu hegoafrikarrak adierazi du bere ustez "de facto ETA su-etenean" dagoela eta, ondorioz, harrituko litzatekeela honek atentaturen bat egingo balu -iazko abuztuan egin zuen azken atentatua-. Are gehiago: ETAren aldetik ekainean adierazpenen bat espero duela esan du bitartekariak. Euskadi Irratiak elkarrizketa egin dio Currini, eta gaur 19:15 aldera eskaini du.

Dena dela, nabarmendu du bake prozesu bat martxan jartzeko falta dela oraindik eta "lan asko" egin beharko dela. "Azken pausoak ikusita, ordea, itxaropena" dauka. Batik bat, ezker abertzalearen jokabidearekin dago gustura Currin, berak gaur berriro aitortu duenez, "eta haren apustua alde bakarrekoa den arren, orain Espainiako Gobernuaren txanda da, ardura guztia ezin delako batengan utzi".

Bruselako Adierazpenaren sustatzaile nagusietakoa da Currin. Hain zuzen, gatazkak konpontzeko eta bake prozesuetarako nazioarteko hogei lagun ezagunek martxoan egin zuten adierazpena. Batetik, ETAri "su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat" emateko eskatu diote, eta Espainiako Gobernuari "behar bezala erantzuteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.