euskal herria

Brigada Gorrien biktima batek dio barkamena ez dela beharrezkoa "hitz egiteko eta elkarbizitzeko"

Giorgio Bazzegak Oroimenari eta Bizikidetzari Buruzko Biltzarrean parte hartu du gaur, Bilbon. Haren aita Italiako talde armatuak hil zuen. 

2012ko maiatzaren 19a
16:03
Entzun

Giorgio Bazzega, Italiako Brigada Gorriek hil zuten polizia baten semeak, Oroimenari eta Bizikidetzari Buruzko Biltzarrean parte hartu du gaur Bilbon, eta "hitz egiteko eta elkarrekin bizitzeko" barkatzea "beharrezkoa" ez dela azpimarratu du bere hitzaldian. Bihar amaituko da biltzarra.

Barkamena oso kontu "pertsonala" dela adierazi du, eta hori gabe ere aurrera egin daitekeela nabarmendu du.

Brigada Gorrietako kide izandako Adriana Farandarekin batera parte hartu du, Terrorismotik elkarbizitzara izeneko eztabaidan.

Bazzegak azpimarratu du "mezu positibo bat" duen guztiak hitz egiteko aukera duela, eta garrantzitsutzat jo du Farandaren parte hartzea biltzarrean, "beste gazte batzuek indarkeria erabil dezaten ekiditeko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.