POLITIKA

Brouard eta Casas oroitzeko plakak jarriko ditu Eusko Legebiltzarrak

Biak izan ziren legebiltzarkideak; GALek hil zuen Brouard, eta Komando Autonomo Antikapitalistek Casas.

2014ko apirilaren 8a
08:32
Entzun

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak erabaki du Santi Brouard HBko legebiltzarkidea zenari eta Enrique Casas PSE-EEkoari plaka bana jartzea, biak oroitzeko. Ekainaren 26an jarriko dute Casasen aldekoa, eta azaroaren 21ean Brouarden aldekoa. Biak omenduko dituzte egun horietan.

Casasen eta Brouarden senideek proposatu dituzte datak, Eusko Legebiltzarrak ohar batean jakinarazi duenez. 1984ko otsailaren 23an hil zuten Casas Komando Autonomo Antikapitalistek, eta urte bereko azaroaren 20an hil zuen GALek Brouard.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.