Santi Brouard eta Josu Muguruza omenduko dituzte ezker abertzaleak eta haien senideek hilaren 20an Bilbon, eta biek egindako lana goretsiko dute, halaber. "Haiek bezalako milaka militante abertzaleren lanak ahalbidetu du gaurko egoerara iristea", esan du Santi Brouard zenaren alaba Edurnek. Muguruzaren alargun Elena eta Tasio Erkizia eta Joxerra Etxebarria ezker abertzaleko kideak izan dira harekin gaur, prentsaurrekoan.
Brouard eta Muguruza tiroz hil zituzten: aurrena duela 26 urte Bilbon, bigarrena duela 21 Madrilen, biak ere azaroaren 20an.
Hilaren 20ko ekitaldiak Errekalde plazan hasiko dira, 11:00etan, lore eskaintza eginda. 12:00etan Amezola plazan izango da lore eskaintza. 18:00etarako senideek ekitaldi politikoa antolatu dute, Casilla kiroldegian.
poliTIKA
Brouard eta Muguruza ere gogoan
Tiroz hildako ezker abertzaleko kide haiek oroituko dituzte hilaren 20an Bilbon. Brouard duela 26 hil zuten eta Muguruza orain dela 21. "Haiek bezalako milaka abertzaleren lanak ahalbidetu du gaurko egoerara iristea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu