Brouard eta Muguruza omentzeko ekitaldira deitu dute

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Larunbatean beteko dira 26 eta 21 urte Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko buruzagiak hil zituztela, eta egun horretarako prestatutako ekitaldietara joateko deia egin zuten atzo haien senideek eta lagunek eta politika, sindikatu eta gizarte eragileetako hainbat ordezkarik. Azaroaren 20an, lore eskaintzak egingo dituzte goizean, Brouarden eta Muguruzaren omenezko monolitoetan, eta iluntzeko seietan ekitaldi politikoa egingo dute Bilboko Casilla kiroldegian.

Brouarden omenezko monolitoan, bi buruzagion konpromisoa nabarmendu zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.